ORRIALDEAK

domingo, 15 de febrero de 2015

ZEREN BAITAN DAGO CURRICULUMA MODU HONETARA, HORRETARA EDO HARTAKO MODURA ULERTZEA?

HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM DEKRETUA

Ekarri dituzue zuen Haur Hezkuntza garaiko oroitzapenak: argazkiak, liburuak, egindako fitxak, arte-lanak, objektuak, jostailuak, ebaluazio txostenak, kantak, bideoak, eta abar.

Komentatu duzue taldeka material horren erabilpenari buruz gogoratzen zenuena. Ondoren, talde handian talde kideen ekarpen ezberdinez osatu eta aberastu dugu hasierako oroimen hori. 

Datu bilketa blog-era pasatu duzue. Orain informazio hori berreskuratu eta ateratako aspektuak zehaztasun gehiagorekin idatzi beharko dituzue narrazio gisa, hezkuntzarekin edo eskolarekin duten harremana definituz. Sakonki aztertu behar dira ideiak.
Banatuko zaizuen HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMAREN DEKRETUA esku artean duzuela, joan zaitezte hausnarketa burutzen: nola lantzen dira aspektu horiek gaur egungo eskoletan? Zer nolako eskoletan hezi gara gu eta
norainoko lotura du eredu horrek indarrean dagoen curriculumean azaltzen diren proposamenekin?   Zer esaten da Dekretuan talde txikitan eta talde handitan azpimarratutako aspektuen inguruan?

Curriculumak eduki akademikoak, ordutegia, metodologia, ebaluaketa, konpetentziak eta abar zehazten ditu; iradokizunak luzatzen ditu; hezkuntza jarduerak definitzen eta orientatzen ditu, …

Nahikoa da hau guztia ikastalde baten programazioa burutzeko? Zer agertzen da gelara ekarritako materialaren inguruan komentatu ez zena? Badago aspekturen bat objektuak aztertzerakoan komentatu zena eta curriculumean agertzen ez dena? Curriculumaren dekretuaz gain, ze esparru ezagutu beharko du irakasle talde batek lana aurrera eraman ahal izateko

No hay comentarios:

Publicar un comentario