ORRIALDEAK

lunes, 25 de mayo de 2015

NOTAK

Kaixo denoi, egun on:

   Iritsi gara ikasturte amaierara: notak, notak eta notak.

   DIDAKTIKAri dagokionez, Lan Modularreko nota jada ezagutzen duzue. Gogoratu % 30a dela, hau da, 10-etik 3 puntu atera dezakezuela tope alderdi honetan. Eta hemen ateratako nota taldekide guztientzat berdina dela.

  Saio praktikoei dagokienez (Gelako Programazioa), notaren %40 suposatzen dute, hau da, 10-etik 4 puntu dira tope.  Hemengo nota ere taldekide guztientzat da berdina. Bi puntu baino gutxiago ateratzen badu talde batek ekainerako Gelako Programazioa errepikatu beharko du.

  Gelditzen den %30a bakarkako lanarena da. Horrek esan nahi du bikain-bikain egin duenak 3 puntu eramango dituela eta erdipurdi ibili denak 1,5. Hortik behera ekainean elkar ikusi behar berriro.

  Taldeko g-mailera bidaliko dizuet talde bezala daramazuen nota. Beraz, GAURren agertu zaizuen azken nota horri talde bezala ateratakoa kenduta, bakarkako lanean zer atera duzuen jakin dezakezue.

   Ongi izan,

   BEGOÑA

lunes, 30 de marzo de 2015

Lan Modularreko TXOSTEN IDATZIA



Gogoratu apirilaren 17a dela LAN MODULARREKO txosten idatzia entregatzeko azken eguna.

Irakasle bakoitzari ale bat eman behar diguzue. Nik, aldi berean, zuen blogera igotzea ere eskatuko dizuet.

sábado, 14 de marzo de 2015

Aurkezpenetarako planifikazioa

Gogoratu zuen azalpena adibideekin osatzea dela helburu bat, teorian landutakoa geletako errealitatera nola eraman edo zein lotura egin erakustea.

testuen banaketa aurkezpenetarako by DIDAKTIKA H.H.

domingo, 15 de febrero de 2015

ZEREN BAITAN DAGO CURRICULUMA MODU HONETARA, HORRETARA EDO HARTAKO MODURA ULERTZEA?

HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM DEKRETUA

Ekarri dituzue zuen Haur Hezkuntza garaiko oroitzapenak: argazkiak, liburuak, egindako fitxak, arte-lanak, objektuak, jostailuak, ebaluazio txostenak, kantak, bideoak, eta abar.

Komentatu duzue taldeka material horren erabilpenari buruz gogoratzen zenuena. Ondoren, talde handian talde kideen ekarpen ezberdinez osatu eta aberastu dugu hasierako oroimen hori. 

Datu bilketa blog-era pasatu duzue. Orain informazio hori berreskuratu eta ateratako aspektuak zehaztasun gehiagorekin idatzi beharko dituzue narrazio gisa, hezkuntzarekin edo eskolarekin duten harremana definituz. Sakonki aztertu behar dira ideiak.
Banatuko zaizuen HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMAREN DEKRETUA esku artean duzuela, joan zaitezte hausnarketa burutzen: nola lantzen dira aspektu horiek gaur egungo eskoletan? Zer nolako eskoletan hezi gara gu eta