Ekarri dituzue zuen Haur Hezkuntza garaiko
oroitzapenak: argazkiak, liburuak, egindako fitxak, arte-lanak, objektuak,
jostailuak, ebaluazio txostenak, kantak, bideoak, eta abar.
Komentatu duzue taldeka material horren
erabilpenari buruz gogoratzen zenuena. Ondoren, talde handian talde kideen
ekarpen ezberdinez osatu eta aberastu dugu hasierako oroimen hori.
Datu bilketa blog-era pasatu duzue. Orain
informazio hori berreskuratu eta ateratako aspektuak zehaztasun gehiagorekin
idatzi beharko dituzue narrazio gisa, hezkuntzarekin edo eskolarekin duten
harremana definituz. Sakonki aztertu behar dira ideiak.
Banatuko zaizuen HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMAREN
DEKRETUA esku artean duzuela, joan zaitezte hausnarketa burutzen: nola lantzen
dira aspektu horiek gaur egungo eskoletan? Zer nolako eskoletan hezi gara gu
eta