ORRIALDEAK

lunes, 25 de mayo de 2015

NOTAK

Kaixo denoi, egun on:

   Iritsi gara ikasturte amaierara: notak, notak eta notak.

   DIDAKTIKAri dagokionez, Lan Modularreko nota jada ezagutzen duzue. Gogoratu % 30a dela, hau da, 10-etik 3 puntu atera dezakezuela tope alderdi honetan. Eta hemen ateratako nota taldekide guztientzat berdina dela.

  Saio praktikoei dagokienez (Gelako Programazioa), notaren %40 suposatzen dute, hau da, 10-etik 4 puntu dira tope.  Hemengo nota ere taldekide guztientzat da berdina. Bi puntu baino gutxiago ateratzen badu talde batek ekainerako Gelako Programazioa errepikatu beharko du.

  Gelditzen den %30a bakarkako lanarena da. Horrek esan nahi du bikain-bikain egin duenak 3 puntu eramango dituela eta erdipurdi ibili denak 1,5. Hortik behera ekainean elkar ikusi behar berriro.

  Taldeko g-mailera bidaliko dizuet talde bezala daramazuen nota. Beraz, GAURren agertu zaizuen azken nota horri talde bezala ateratakoa kenduta, bakarkako lanean zer atera duzuen jakin dezakezue.

   Ongi izan,

   BEGOÑA