Kaixo denoi, egun on:
Iritsi gara ikasturte amaierara: notak, notak eta notak.
DIDAKTIKAri dagokionez, Lan Modularreko nota jada ezagutzen duzue. Gogoratu % 30a dela, hau da, 10-etik 3 puntu atera dezakezuela tope alderdi honetan. Eta hemen ateratako nota taldekide guztientzat berdina dela.
Saio praktikoei dagokienez (Gelako Programazioa), notaren %40 suposatzen dute, hau da, 10-etik 4 puntu dira tope. Hemengo nota ere taldekide guztientzat da berdina. Bi puntu baino gutxiago ateratzen badu talde batek ekainerako Gelako Programazioa errepikatu beharko du.
Gelditzen den %30a bakarkako lanarena da. Horrek esan nahi du bikain-bikain egin duenak 3 puntu eramango dituela eta erdipurdi ibili denak 1,5. Hortik behera ekainean elkar ikusi behar berriro.
Taldeko g-mailera bidaliko dizuet talde bezala daramazuen nota. Beraz, GAURren agertu zaizuen azken nota horri talde bezala ateratakoa kenduta, bakarkako lanean zer atera duzuen jakin dezakezue.
Ongi izan,
BEGOÑA
No hay comentarios:
Publicar un comentario